Antropologia feminista

Antropologia Feminista emakumearengan oinarritutako antropologiaren ikuspegia da, 1960ko hamarkadaren amaieran edo 1970koaren hasieran sortua. Garai honetan, eta feminismoak eraginda, antropologo asko, gehienbat emakumeak, kezkatzen hasten dira emakumeen egoeren inguruan. Androzentrismoaren arazoa mahai gainean jarri, hau ikertu eta salatzen hasi ziren garai honetan antropologo feministak.

Antropologia Feministak ordea izan zituen aitzindari batzuk. Zenbait antropologok aurretik aztertu zituzten gizon eta emakumeen ezberdintasunak, horietako bat Margaret Mead izan zen. Sexo y Temperamento (1982) lanean gizartearen eta kulturak generoaren eraikuntzan duten garrantziaz aritu zen, gai hau jorratzen zuen lehenetarikoa izan zelarik.

Antropologia feministak izen ezberdinak izan ditu, izenaz ere eztabaida dago. Antropologiaren korronte honen barnean gizon eta emakumeak aritu izan dira lanean.

Hego Amerikako antropologa feminista ezagunak dira Marcela Lagarde, María Dolores Juliano eta Rita Segato.

Euskal Herriko testuinguruan aitzindaria da Teresa del Valle, bere eskolaren parte dira Mari Luz Esteban eta Jone Miren Hernandez, Amaia Agirre Miguelez, Maialen Altuna Etxeberria, Jaime Altuna Ramirez, Margaret Bullen, Irantzu Fernandez Rodriguez, Ixone Fernandez-de-Labastida Medina, Carlos García-Grados, Olatz González-Abrisketa, Miren Guillo Arakistain, Itxaso Martin Zapirain, Maria Ruiz Torrado, Miren Urquijo Arregi eta María Zapata Hidalgo.[1]

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako

Developed by StudentB